Ideia honakoa da, zubi (tunnel edo tunneling) bat egitea aplikazio lokal eta zerbitzari baten artean:
Adibidez:
$ ssh -C -D 9999 zerbitzaria
Zerbitzarian ssh zerbitzua martxan eduki behar dugu (openshh-server adibidez) eta bezeroan aplikazio bakoitzari adierazi behar diogu makina lokala erabili behar duela. Beste modu batetara esanda, makina lokala proxy moduan erabiliko dugu. Hau egiteko SOCKS erabiltzeko esan behar zaio:
localhost:9999
Beste aukera insteresgarria SSH eta VNC lotzea da. Hau da, makina bat remotoki erabiltzea vnc erabiliz baina ssh tunela eginez. Pausoak:
1) VNC instalatu zerbitzarian:
# aptitude install tightvncserver
Pasahitza jarri
$ vncpasswd
Zerbitzua martxan jarri
$ tightvncserver -nolisten tcp -localhost -nevershared :1
Zerbitzu hau kill egiteko:
$ tightvncserver -kill :1
2) Bezeroan tunela egin eta zerbitzarira konektatu (nmap erabiliz zerbitzariko vnc portua zein den jakin dezakegu, adibidez 5901 eta bezeroarena edozein izan daiteke, adibidez, 5900):
$ ssh -L 5900:localhost:5901 erabiltzailea@zerbitzaria
Ondoren, vnc bezeroa erabiliz (konexioa localhost-era eta 5900 portura, display-aren balioa 1):
$ vncviewer localhost::5900 -listen 1
Dokumentazioa:
https://help.ubuntu.com/community/SSHHowto
http://polishlinux.org/apps/ssh-tunneling-to-bypass-corporate-firewalls/
http://ubuntu.wordpress.com/2006/12/08/ssh-tunnel-socks-proxy-forwarding-secure-browsing/
https://help.ubuntu.com/community/VNC