Google calendar WordPress barruan nola sartu
Denok ezagutzen dugu google calendar. Egia esan aukera ederra da online egutegi bat eduki nahi badugu. Nere asmoa egutegi hau wordpress.com barruan sartzea da, baina, arazo bat daukagu: naiz eta pluginak egon nire kasuan ezin ditut nahi adina plugin instalatu (ez baitut nire zerbitzarik) eta beraz beste aukera bat erabiliko dut.
Ideia ederra da. Alde batetik nire egutegiko datuak RSS jario moduan jarriko ditut eta ondoren wordpress-eko RSS widget-a erabiliz, blogean sartu.
Ez da nik asmatua
, beti bezala nonbait irakurria baizik!! Henel lotura:
How to add a Google Calendar to your wordpress.com blog using the RSS widget
RSSa sortzeko http://feed43.com erabiltzen du.
Pausoak:
Bertan jartzen dituen pausoak egin ostean ondo atera da.
Item (repeatable) Search Pattern atalean ondorengoa jarri dut:
<entry>{*}<title type=’html’>{%}</title>{*}When:{%},{%}</summary><content type=’html’>{%}</content>{%}rel=’alternate’ type=’text/html’ href=’{%}’{*}</entry>